Zentro integratu izendapen honekin ikastetxea zonaldeko Lanbide Heziketako lehen Ikastetxe Integratua izanen da, baita Nafarroako Hezkuntza Departamentuarentzat erreferentziazko Lanbide Heziketa ikastetxea ere.
Zer da Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratu bat?
Ikastetxe integratu baten jarduera hiru oinetan eraikitzen da: 1.-Hezkuntza formala: ikasketa erregulatuak goizetan, 2.-Langabetuendako formakunta eta 3.- Langileendako formakuntza, (azken bi hauek prestakuntza ez formalean eta arratsaldez).
Gainera Ikastetxe integratu batek bere estrategiaren barne honako jarduerak gauzatzeko lan eginen du: urteetan lan esperientzi duten langileak nolabait titulatu edo gaitu (esperientziaren akreditazioa) , internazionalizazioan parte hartzeko konpromisoa izan (Europan Ersamus+, Akitania akordioak….), Hezkuntzako Lanbide Heziketa sailak egiten dituen esperientzi pilotuetan zentro kolaboratzailea izatea, Irakaskuntza Duala lantzeko konpromiso eta guzti honekin, kokatua dagoen eskualdeko lanbide-formakuntzako ikastetxe dinamizatzaile izatea.
Izendapen hau aurrerapausotzat hartu du Elizondoko Lanbide eskolak, eskualderako bultzatu nahi duen Lanbide Heziketako Zentro Integratu Euskalduna eraikitzeko ahaleginean.
«Nafarroako Gobernuak ere izendapen honekin proiektu honen aldeko urratsa ematen duela ulertzen dugu eta gure eskualdean Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratu ofizialki sortu du», dio Maite Ariztegi zuzendariak.