Errimatuz garenera arrimatuz kantaldia ilbeltzaren 31n Elizondon

Ttipi-Ttapa 2016ko urtarrilaren 27a

Oskar Estangak bere kantu proiektua aurkeztuko du igandean Arizkunenean.

Igande arratsaldeko 7etan hasiko da Arizkunenean Oskar Estangaren emanaldia

Errimatuz garenera arrimatuz kantaldia eskainiko dute ilbeltzaren 31n, igande arratsaldeko 7etan Elizondoko Arizkunenean. Sarrera doan izanen da lekuak bete arte. Oskar Estangaren kantu proiektua da. Musikaren laguntzarekin, bat bateko eta aurrez landutako hip-hop kantak eskainiko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun