Baztango Udaleko Berdintasun Batzorde irekia eginen da urtarrilaren 28an

Ttipi-Ttapa 2016ko urtarrilaren 26a

Ortzegun arratsaldeko 5etan Balleko Etxean 

Baztango Udaleko Berdintasun Batzorde irekia eginen dute ilbeltzaren 28an, ortzegun arratsaldeko 5etan hasita Balleko Etxean. Bertzeak bertze, iazko memoria eta aurtengo kudeaketa plana aurkeztuko dituzte.

 

Zehazki, batzarra hasteko aurreko batzordeko akta irakurri eta, hala balitz, onartu eginen da. Azaroaren 25eko kanpainaren balorazioaren ondotik, 2015 urteko memoria aurkeztuko dute eta 2016ko martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunerako programaziorako proposamenak landuko dituzte.

Gero, 2016ko kudeaketa plana, Komunikazioa, Jarraipen Batzordea / Berdintasun Batzorde mistoa eta bertzelakoak landuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun