XVI. paxaka txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu dute asteburuan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urt. 25a, 10:43

Iruritako taldeak daude sailkapen buruan.

Etxelebert frontoian jokatu zen erratzuarren arteko derbia eta gainerako partidak Iruritako Aranabian

Baztan-Errekako Laxoa Elkarteak  hamaseigarren aldiz antolatutako paxaka txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu da asteburu honetan. Iruritako taldeek segitzen dute sailkapen buruan.

 

Gainerako lau partidak Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatu baziren ere, Erratzuarren arteko derbia Erratzuko Etxelebert frontoian jokatu zen. Hauek izan dira asteburuko emaitzak:

Irurita A, 9 – Arraioz, 5

Doneztebe A, 1 – Irurita, 9

Irurita B, 9 – Irurita C, 4

Erratzu A, 9 – Erratzu B, 6

Irurita E, 6 – Irurita F, 9

Gauzak honela, A multzoan Irurita B dago sailkapen buruan, jokatutako bi partidak irabazi ondotik. B multzoan, Irurita Fk jokatutako3 partidak irabazi ditu eta Irurita Dk jokatu dituen biak.

 

Laugarren jardunaldia asteburuan Iruritan

Ilbeltzeko azken asteburuan, txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko dute Iruritako Aranabia pilota plazan.

Doneztebe B – Arraioz, larunbatean 16:30ean.

Doneztebe A – Erratzu A, larunbatean 17:30ean.

Erratzu B – Irurita F, larunbatean 18:30ean.

Irurita A – irurita B, igandean 16:30ean.

Irurita D – Irurita E, igandean 17:30ean.

Irurita C atsedena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun