Ilbeltzaren 20rako batzarra deitu du Aroztegia eta Gero zer? Plataformak

Ttipi-Ttapa 2016ko urtarrilaren 19a

Asteazkenean 17:30ean Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean 

Aroztegia proiektuaren inguruan azkenengo asteetan hartu diren erabakiak direla eta, Aroztegia...eta gero zer? Plataformak batzarra deitu du ilbeltzaren 20an, asteazkenean 17:30ean Arizkunenean.

Batzarrean orain arte gertatutakoaren laburpena eginen da eta datorren hilabeteetan eraman behar dituzten dinamikak adostu.

Aroztegia eta gero zer? Plataformatik diotenez, «Baztango aferak Baztanen erabaki nahi ditugulakoz, bidegabekeria eta inposizio hau gelditzeko auzolanera deitzen ditugu baztandar guztiak. Animatu zaitezte!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun