Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatu dute bigarren urtez Baztanen

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urt. 15a, 07:41

Ilbeltza taldekoek ekitaldiz betetako astea antolatu dute aurten ere.

Solasaldiak, aurkezpenak, itzulixkak eta bertze hainbat ekitaldi prestatu dituzte ilbeltzaren 18tik 24ra

Gan den urteko arrakasta ikusita, Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatu dute ilbeltzaren 18tik 24ra Baztanen. Egitarau zabala prestatu dute (H)ilbeltza taldekoek horretarako. 

 

Ilbeltzaren 18an, astelehena, Aste Beltzaren irekiera eta (H)ilbel­tza beltzaz webgunearen aurkezpena eginen dute Elizondoko liburutegian 19:00etan.

Ilbeltzaren 19an, asteartea: Idazleekin solasean ekimena Xabier eta Martin Etxeberria anaiekin, Gizon gogo­rraren sekretua liburuari buruz Arizkungo medikuaren etxean 19:00etan.

Ilbeltzaren 21ean, ortzeguna, Jose Antonio Loidi, Angelita arrebaren begietatik solasaldia Iruritako Jauregiarten 19:00etan.

Ilbeltzaren 22an, ortzirala, Akabaila bel­tzak zineman solasaldia Harkaitz Canorekin, Elizondoko Arizkunenean 19:00etan.

Ilbeltzaren 23an larunbat goizeko 11tan Beltzean beltz… eta Jim Thompson mahai ingu­rua: Xabier Olarra eta Miel Angel Elustondorekin Arizkunenean.

14:00etan bazkaria Erlategi elkartean (txartelak eskuratzeko ida­tzi ilbeltzabaztanen@ gmail.com helbidera).

16:00etan liburu aurkezpenak elkartean berean:

- Jon Alonsoren Bel­tzaren koloreak (nobela beltzari buruzko oha­rrak).

- Jon Arretxeren Estolda Jolasak.

- Gotzon Barandiaranen Gidariaren oke­rra.

Ondotik, Koldo Almandozen Columba Palumus laburmetraiaren aurkezpena.

20:00etan Susmagarrien gaua Jauregiarten.

Ilbeltzaren 24an, igande goizeko 11tan Kronika beltz baten i­tzulixka, Erratzuko Plazatik abiatuta. 14:00etan Pikinika Erratzuko lixu­tegian. Euskal Nobela Beltzaren Astea akitzeko, 19:00etan irakurraldi musikatua Idoia eta Mikelekin Jauregiarten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun