Helduentzako antzerkia ikusgai izanen da Iruritan ilbeltzaren 17an

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 14a, 08:04

Ramon Agirre eta Inazio Tolosak taularatuko dute 'Putinen guardasola'.

Putinen guardasola antezlana eskainiko dute Inazio Tolosa eta Ramon Agirre aktoreek igande arratsaldeko 7etan Gizarte Bilgunean 

Ilbeltzaren 17an, igande arratsaldeko 7etan Putinen guardasola helduentzako antzerkia ikusgai izanen da Iruritako Gizarte Bilgunean. Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako emanaldirako sarrera doan izanen da, lekuak bete arte.

Inazio Tolosa eta Ramon Agirre aktoreek, Asier Sotaren zuzendaritzapean eskainiko dute Putinen guardasola antzezlana.

 

Putinen guardasola

Lehendakaria kezkatuta dago. «Euskaldun guztiok batuko gaituen Himnoa behar dugu» aitortu du. Baina nork egingo du? Bilera luze baten ondoren konsensua lortu dute. Ray eta Nik izango dira Euskal Ereserkiaren egile. Erronka handia da bi artista hauentzat. Talentua eta eskarmentua nahikoa badute ere metodo berri bat asmatu behar izan dute erronka horri aurre egiteko. Metodo Mistoa. Orain herriz herri ibiliko dira euskaldun orok ikasi eta bere egin dezan Euskal Ereserki berria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun