Aroztegiari buruzko herri batzarra antolatu du EH Bilduk

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 11a, 11:28

Urtarrilaren 13an, asteazkenean 19.30ean eginen dute Arizkunenean 

Aroztegiari buruzko urgentziazko herri batzarra antolatu du Baztango EH Bilduk urtarrilaren 13an, asteazkenean 19:30ean Arizkunenean. 

Jakina denez, Nafarroako Gobenuak Aroztegiko egitasmo urbanistikoarekin aitzin egitea erabaki zuen abenduaren 30ean eta hori salatu dute berriki Aroztegia eta Gero zer Plataformak eta Sustrai Erakuntza fundazioak. Baztango Batzar Nagusiak ere Gobernuaren erabakia arbuiatu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun