Recurut egitasmoak Pirinioz gaindiko bideak berreskuratu nahi ditu

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 5a, 10:44

Etxaideko bidearen hasieran jarri duten panela, Elizondon. Argazkia: Ondikol

Informazio panela jarri dute Elizondon, Baxenafarroarekin lotzen zuen Etxaideko bidearen hasieran

Kontrabandorako ez ezik, lanerako edo gerratik ihes egiteko erabili ziren mugaz gaindiko bideak berreskuratu nahi dituzte Zaragozako eta Paueko unibertsitateek eta Aitiip Fundazioak bultzatutako Recurut egitasmoak. Horren baitan, Elizondoko Beartzun auzoan barna Baxenafarrora heltzen zen Etxaideko bidearen hasieran informazio panela jarri dute, bertze zenbait lekutan bezala. 

 

Pirinioz gaindi 1930 eta 1970 urteen artean erabili ziren migrazio bide horien berres­kurapen historikoa da egitasmo honen xede nagusia eta, bidenabarkoan, langile, emigrante eta gerrako iheslarientzat mugaren kontzeptua hutsala dela adieraztea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun