Nazioarteko kooperaziorako dirulaguntzak eman ditu Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 5a, 07:11

38.866 euro banatuko ditu

2015 urtean landutako nazioarteko kooperaziorako proiektu, programa eta planak diruz laguntzeko subentzioak onartu ditu Baztango Udalak. Denera 38.866,50 euro bideratu ditu Balleko Etxeak. 

Frantziskotar Konbentualei 2.404,10 euro emanen zaizkie; Garabideri 1.815,80 euro, Behar Bidasoari 2.321,60 euro, Infancia sin fronteras taldeari 2.118 euro, El Salvador Elkartasunari 2.585,60 euro, Madre Coraje elkarteari 2.074 euro, Ambala elkarteari 1.951,10 euro, Benito Menni Fundazioari 1.738,40 euro, Anarads elkarteari 2.503,1 euro, Bonal Fundazioari 2.338,10 euro, Mugarik Gabe elkarteari 2.640,70 euro, Saharaztan-i 2.475,70 eura, Itaka Escolapios elkarteari 2.308,70 euro, Vicente Ferrer Fundazioari 2.342,50 euro, Delwende elkarteari 2009,50 euro, Nuevos Caminos elkarteari 1.457,90, Segunda Familia elkarteari 1.745,90 euro eta Asamblea por la Paz erakundeari 2.036,70 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun