Baztango Udalak kimaketa hondarren bilketa zerbitzua eskainiko du

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 5a, 07:10

Urtarrilean eta otsailean herritarrek kimaketa hondarren bilketa zerbitzua erabili ahal izanen dute

Udalak hondakin kudeaketa zerbitzua hobetzen segitzeko helburuz, etxeetako edo partikularren kimaketa hondarren bilketa zerbitzua paratu du martxan urtarrila eta otsailean Baztango herri guztietan.

Kimaketa hondarrak dituzten partikularrek Udaletxean egin beharko dute zerbitzuaren eskaera (bertaratuz, telefonoz edo posta elektronikoz).

Hondakin hauek herri bakoitzean Udaletik zehaztuko den puntu eta epeetan utzi beharko dira eta ongi eta txukun pilatu edo bilduak egon beharko dira hauen bilketa eta ondorengo birrinketa errazteko. Kimaketa hondakin hauek auzo konpost guneetan egituratzaile bezala erabiliko dira. 

Erran bezala, eskaera Udaletxean egin behar da 948 580 006 telefonoan (Miren) edota hondakinak@baztan.eus helbide elektronikoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun