Bertan elkartearen 500 euroko erosketa balea Ramontxo Garmendiarentzat

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 4a, 10:47

Bertan elkartearen 500 euroko erosketa balea jaso du Ramontxo Garmendiak.

15.000 boleto banatu ditu Baztango merkatari eta zerbitzuen elkarteak bezeroen artean, baita 3.000 euroko balioa zuten sari zuzenak ere

Baztango Bertan Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteak Eguberrietako kanpainaren baitan zozketatutako 500 euroko erosketa balea Ramintxo Garmendia Zelaieta elizondarrari egokitu zaio.

 

Bertan elkarteak 3.000 euroko balioa duten sari zuzenak eta 15.000 boleto banatu ditu bezeroen artean eta 500 euroko erosketa-balea ere zozketatu du. Bertan Elkarteko presidente den Lourdes Anduezak eman zio erosketa-balea Garmendiari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun