Baztango kultur erakundeek 24.878 euroko dirulaguntza jasoko dute

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 31a, 07:04

Baztandarren Biltzarrak jasoko du dirulaguntzarik handiena, 6.000 euro.

2015. urtean egindako ekitaldiak laguntzeko

Kultur erakundeei 2015ko jarduerari dagozkion dirulaguntzak eman ditu Balleko Etxeak. Denetara 24.878 euro banatuko ditu. 

Elizondoko Abesbatzak 3.081 euro jasoko ditu, Baztango Lore emakumeen elkarteak 539 euro, Baztandarren Biltzarra elkarteak 6.000 euro, Baztango Bertso Eskola elkarteak 1.460 euro, Iruritako Dantzariak elkarteak 1.786 euro, Legate elkarteak 231 euro, Baztango Dantzariak elkarteak 3.958 euro, Itxusi Elkarteak 340 euro, Elizondoko Recreo bandak 196 euro, Hamabort ama bat-ek 700 euro, Jo ala Jo Kultur Taldeak 3.260 euro, Iruritako Guraso Elkarteak 874 euro, Elizondoko eskolako Guraso Elkarteak 1.102 euro, Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak 738 euro eta Erratzuko Guraso Elkarteak 573 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun