Baztango eskuz binakako pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte abenduaren 20an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko abe. 22a, 07:10

Argazkia: Zaldua.

Denera 107 bikote aritu dira eta finalak Elizondon eta Iruritan jokatu dituzte

Txaruta elkarteak antolatutako Baztango 34. Eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatu zituzten abenduaren 20an Elizondon eta Iruritan. Denetara 107 bikotek parte hartu dute urriaren 10ean hasi zen txapelketan.

Iruritan jokatutako finaletan, Umeak B mailan, Ultzamako Aimar Iribarren eta Oihan Belarrak 18-9 irabazi zieten Oronozko Joel Garaikoetxea eta Elizondoko Oier Zelaietari.

Kimuak B mailan, Tafallako Eneko Elizondo eta Eneko Ruizek 18-5 irabazi zieten Iruritako Aritz Bikondo eta Ander Lakostari.

Haurrak B mailan, Oiartzungo Mikel Aranburu eta Gexan Albisuk 18-14 irabazi zieten Paz Zigandako Jon Lakabe eta Julen Sarasari.

Kadete B mailan, Oiartzungo Ekaitz Salaberria eta Jon Iñarrak 18-12 irabazi zieten Añorgako Manex Albeniz eta Iñaki Urbietari.

Elizondon jokatutako finaletan, berriz,  Umeak A mailan, Beteluko Igor Nazabal eta Arribeko Julen Sotilek 18-14 irabazi zieten Elizondoko Aimar Obregozo eta Iruñeko Dani Sanchez-i.

Kimuak A mailan, Irungo Unai Amianok eta Añorgako Julen Orbegozok 18-11 irabazi zieten Elizondoko Ibai Ballarena eta  Oihan Obregozori.

Haurrak A mailan, Zizurko Josu Igoak eta Elizondoko Axier Ballarenak 18-5 irabazi zieten Oiartzungo Ekaitz Sein eta Josu Aburuzari.

Kadete A mailan, Lizarrako Santiago Yanizek eta Iruñeko Beñat Santamariak 18-3 irabazi zieten Javier Bobadilla eta Ramon Jimenez errioxarrei.

Gazte mailan, azkenik, Igantziko Oihan Canabal eta Iruñeko Pablo Cordonek 22-7 irabazi zieten Hernaniko Endika Arizmendi eta Ander Lazkanori.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun