Xauliko margolaritza tailerreko lanekin erakusketa antolatu dute Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 18a, 06:50

Xauliko artisten margoekin osatu dute erakusketa Arizkunenean

Abenduaren 19tik urtarrilaren 3ra arte ikusgai

Baztan eta inguruko eremuan lana egiten duen adimen desgaitasunerako aisialdi taldeak margolaritza tailerrak egin ditu aurtengo ikasturtean eta orain, egindako lanak ikusgai jarriko dituzte Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Erakusketaren inaugurazioa abenduaren 19an eginen dute 18:00etan eta urtarrilaren 3ra arte egonen dira lanak ikusgai, egunero 17:30tik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun