Baztango Musika Eskolak Eguberrietako kontzertua eskainiko du abenduaren 19an Arizkunen

Ttipi-Ttapa 2015eko abenduaren 17a

Larunbat arratsaldeko 5etan elizan

Baztango Udal musika eskolako ikasleek abenduaren 19an, larunbata, Arizkungo elizan eguberrietako kontzertua emanen dute 17:00etan. Eta abenduaren 22an, Elizondoko Francisco  Joaquin Iriarte Zahar-Etxean egonen dira 17:30ean. 

Musika Eskolako Akordeoilari taldeko ikasle eta ikasle ohiek, berriz, emanaldia eskainiko dute Elizondoko elizan abenduaren 26an, 18:00etan, Migel Iparragirreren zuzendaritzapean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun