Urtea akitzeko bi emanaldi antolatu dute Baztango Mendigoizaleek

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 16a, 07:56

Emanaldiak izanen dira ortziralean Arizkunenean eta heldu den asteazkenean Erratzuko Etxelebert txoko elkartean

Baztango Mendigoizaleek urtea akitzeko ekitaldi pare bat antolatu dituzte. Abenduaren 18an, ortziral arratseko 8etan Elizondoko Arikunenean Baztandik Alpeetara eta Norvegiara Mendieskia emanaldia eskainiko dute Arkaitz Muratori eta Txomin Petrikorenak.

Abenduaren 23an, asteazken arratseko 8etan Iran txirrindulaz ikusentzunekoa eskainiko du Xabi Torresek Erratzuko Etxelebert txoko elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun