Baztango udala herrilurrak digitalizatzen hasi da

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 16a, 07:41

Kudeaketa eraginkorragoa eginen duten ordenantza zehatzagoak egitea erraztuko du

Baztango herrilurren edo komunalen kudeaketa hobetu behar dela denen ahotan dago eta bide horretan, Baztango udalak Nafarroako Gobernuko herrilurren zerbitzuarekin bailarako herrilurren digitalizazioa hasi du. Herrilurren digitalizazioak informazioa eguneratzeaz gain, informazioaren trataera lasterragoa ahalbiduko du herritarren eskariei zerbitzu hobea emanez eta, batez ere, herrilurren kudeaketa eraginkorragoa eginen duten ordenantza zehatzagoak egitea erraztuz.

 

Modu horretan Nafarroako Gobernuko teknikariak joan den mendeko 80. hamarralditik honat emandako aprobetxamenduak digitalizatzen hasi dira. Sigpac programa informatikoan aprobetxamendu bakoitza nori eman zaion, noiz, eremuaren neurriak, aprobetxamendu mota eta planoak aipatu programan sartzen ari dira.. Lehen zati honek urte osoa eramanen du. Ondotik gainerako aprobetxamenduen digitalizazioarekin segituko dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun