Belateko baselizaren inguruko solasaldi-erakusketa antolatu dute abenduaren 18an Almandozen

Ttipi-Ttapa 2015eko abenduaren 15a

Belateko baselizaren arkeologia-indusketari buruzko solasaldia eta erakusketa izanen da ortziral arratsean Almandozko Beolan.

Ortziralean 19:30ean hasita Beola jatetxearen aretoan eskainiko du Mikel Ramos arkeologoak

Abenduaren 18an, ortzirala, Mikel Ramos arkeologoak Baztango Donejakue bidearen berreskuratzea: Belateko Donejakue baselizaren arkeologia-indusketa hitzaldi-erakusketa eskainiko du Almandozko Beola jatetxearen aretoan, 19:30ean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun