Mahai-inguruan Nafarroako Mendialdeko makroproiektuen mehatxuak, garapen ereduak eta hauen inguruan "Aldaketaren Gobernuak" orain arte planteatutakoaren inguruko eztabaida izanen dute. Eragile bakoitzak bere egoeraren berri emanen du, horien artean pil-pilean egon den Magnesitas de Navarrak eta Nafarroako Gobernuak galdutako epaia, Aroztegiako UGPS, Erdizeko eremuan egiten ari dena… Herri Mugimenduak emandako emaitzak, borrokak, hutsegiteak,... izanen dituzte eztabaidagai. Aldi berean bertaratuek galderak egin eta eztabaidan parte hartzeko aukera izanen dute.