Erratzuko II. Paxaka txapelketako finalak jokatu dituzte abenduaren 12an

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 14a, 10:51
Erratzuko paxaka txapelketako partehartzaile gehienak ageri dira argazkian.

Oscar Urrutia, Miguel Etxandi eta Juan Mari Maia nagusitu dira final gogorrean

Erratzuko Paxaka txapelketaren bigarren edizioa jokatu da, sei taldearen parte hartzearekin. Pilotari guziak baztandarrak ziren, Arraioz, Elizondo, Erratzu eta Iruritakoak.

Finalerdiak abenduaren 8an jokatu zituzten honako emaitza hauekin:

Oscar Urrutia (Irurita) – Miguel Etxandi (Erratzu) – Juan Mª Maia (Elizondo), 9;

Xabi Barberena (Irurita) – Jagoba Ramos (Irurita) – Marcos Aizpurua (Erratzu), 4

                      

Gorka Urtasun (Irurita) – Garikoitz Antxorena (Erratzu – Kaiet Itoiz (Erratzu), 9;

Joxe Itoiz (Erratzu) – Manu Irigoyen (Erratzu) – Joseba Urtasun (Irurita), 8

 

Hortaz, hirugarren posturako lehia eta final handia abenduaren 12an jokatu zituzten Erratzun. Honako emaitza hauekin:

 

3. posturako

Joxe Itoiz – Manu Irigoyen – Joseba Urtasun, 9;

Xabi Barberena – Jagoba Ramos – Marcos Aizpurua, 7           

 

Finala

Oscar Urrutia – Miguel Etxandi – Juan Mª Maia, 9;

Gorka Urtasun – Garikoitz Antxorena – Kaiet Itoiz, 8

 

Txapelak eta sariak Koldo Uribetxebarria Erratzuko alkateak banatu zituen. Gero poteoa izan zen fanfarrearekin eta afaria Erratzuko Elkartean.

Ilbeltzaren 9an Baztan-Errekako Paxaka Txapelketa hasiko da eta otsailean akitu. Aipatzekoa da Erratzuko taldeek lehen aldiz parte hartuko dutela txapelketa honetan, Erratzuko txapelketa honetan herriko jokalariek arras maila ona erakutsi baitute. Martxoan, berriz, ohitura den bezala, Laxoa Txapelketa abiatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun