Corsarias taldeak kontzertua eskainiko du abenduaren 11n Erratzun

Ttipi-Ttapa 2015eko abenduaren 10a

Corsarias taldeak joko du ortziral arratsean Erratzuko Zubipuntan.

Ortziral arratseko 11etan Zubipunta ostatuan

Corsarias taldeak kontzertua eskainiko du abenduaren 11n, ortziral arratseko 11etatik aitzinera Erratzuko Zubipunta ostatuan.

Corsarias taldea 2012ko azaroan sortu zen. Hasiera batean, txirula, piano eta gitarra hirukoteak osatzen zuen, baina 2014ko martxotik honat lau emakumek osatzen dute: Laura Rojas (Soria) txirula eta ahotsa; Lorena Arbeloa (Zangoza) pianoa eta ahotsa, Leire Colomo (Iruñea) perkusioa eta ahotsa eta Leitzako Maitane Villabona (baxua eta ahotsa).

Corsarias taldearen lehen emanadia 2013ko apirilean izan zen, Nafarroako Pre Lady Fest Festibalean eta Iruñeko EOIko Raibabel Saria jaso zuen. 2013ko azaroan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako Campus Magic lehiaketa irabazi zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun