Ibaiertz eta Elizondoko abesbatzek kontzertua eskainiko dute abenduaren 12an Arizkunen

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko abenduaren 10a

Ibaiertz Abesbatzak (argazkian) eta Elizondoko Abesbatzak kantatuko dute larunbatean Arizkunen.

Larunbat arratseko 8etan elizan

Abenduaren 12an, larunbata, Martuteneko Ibaiertz eta Elizondoko abesbatzek ahots kontzertua eskainiko dute Arizkungo elizan 20:00etan. 

 

Elizondoko Abesbatza Martuteneko Ibaiertz Abesbatzarekin burutzen ari den elkartrukearen barruan kokatzen da kontzertua. Udaberrian Donostia bisitatu zuen Elizondoko abesbatzak eta orain Ibaiertzeko abesbatazakoek bisita itzuliko dute. Erran beharra dago Ibaiertzeko zuzendaria Josu Elberdin konpositore gipuzkoar ezaguna dela. Elizondoko abesbatzak, berriz, Isabel Lacarren zuzendaritzapean abestuko du.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun