San Andres eguna ospatu dute Zigan ere

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 4a, 10:05
Zigako ttikienek tailerretan parte hartu zuten San Andres egunean.

Azaroaren 28an Zigan San Andres ospatu zen. Zigaurren dago ermita baina azken urteotan ospakizuna asteburura pasa eta Zigan egiten da. Aurten haurrendako tailerrak, mus txapelketa eta afaria soinulariakin izan zen, azken honetan 50 herritar bildu zirelarik. Gero egunean bertan, azaroaren 30ean, meza eman zen aipaturiko auzoko ermitan. Ermita hau egun seinalatuetan bakarrik erabiltzen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun