Baztango Gizarte Zerbitzuek programazio zabala prestatu dute abendurako

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko abe. 2a, 10:21

Atxikimendu tailerra, jolas eta jostailu tailerra eta hauen erakusketa eskainiko dira Arizkunenean

Gurasoei zuzendutako tailerrak dira biak eta izen ematea telefonoz egin beharko da. Atxikimendu tailerra abenduaren 4, 16 eta 23an izanen da. Jolas eta Jostailuen tailerra eta erakusketa, berriz, abenduaren 9an.

Abenduaren 4, 16 eta 23an Atxikimendu Tailerra eskainiko da Elizondoko Arizkunenean, 10:30etik 12:30era, 0-6 urte bitarte dituzten haurren gurasoei zuzenduta. Nerea Mendizabal, psikopedagoga eta gizarte hezitzaileak emanen du tailerra eta izen ematea 948 580 006 telefonora deituz egin daiteke.

Abenduaren 9an, berriz, Jolas eta Jostailuen tailerra eta erakusketa eskainiko du Dindaia Fundazioak 17:00etatik 19:00etara Arizkunenean. Eguberrietarako jostailuen erosketak argitzeko tailerra izanen da eta jolasaren garrantzia heziketa eta familian azpimarratuko dute. Guraso eta haurrei zuzendutako tailer eta erakusketa izanen da eta haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da. Azken ordu erdian jostailuak hurbiletik ezagutzen ahalko dira. Hemen ere, 948 580006 telefonora deituz eman behar da izena.

Erlazionatuak

Nerea Mendizabalekin atxikimenduaz

Xorroxin irratia 2015 aza 26 Baztan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun