Santa Zezilia eguna ospatuko du Baztango Udal Musika Eskolak azaroaren 24an

Ttipi-Ttapa 2015eko azaroaren 23a

Astearte arratsaldeko 5:30ean Zahar Etxean hasi eta karrikaz karrika ibiliko dira

Baztango Udal Musika Eskolako ikasleek musika ekitaldia eskainiko dute azaroaren 24an, Santa Zezilia egunaren harira. Asteazkenean 5:30ean eskolatik Zahar Etxera joan eta han eskainiko dute lehen emanaldia. Gero, kalejiran ibiliko dira Elizondoko karriketan, plazan akitu arte. Bertze aldetik, akordeoi eta txistulari taldeek Elizondon barna joko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun