Azaroaren 11n, irudi eta hizkuntzaren erabilera ez sexistaren inguruko formazio saio irekia eginen da. Saioa doakoa da baina aitzinetik izena eman behar da Berdintasun Zerbitzuan (948 580006 edo berdintasuna@baztan.eus).
Azaroaren 18an, Heziketa eta indarkeria matxista gurasoei zuzendutako tailerra eginen dute Arizkunenean 17:00etan. Aitzinetik izena eman behar da Berdintasun Zerbitzuan.
Azaroaren 20an, 20:30ean Arizkunenean, Xabier Odriozola Ezeitzaren Gizonezkoen sexismoa, maskulinotasuna eta askapena: Berdintasunerantz liburuaren aurkezpena eta solasaldia izanen da.
Azaroaren 23tik abenduaren 2ra Galtzagorri elkartearen Itsaspeko bihotza erakusketa ikusgai izanen da Elizondoko liburutegian, Lehen Hezkuntzako ikasleei bideratutako genero berdintasuna eta haur literatura lantzeko aretoa uztartuz. Goizetan ikastetxeendako tailerrak eginen dituzte eta arratsaldean modu librean bisitatzeko aukera.
Azaroaren 25ean, Emakumeendako Indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunean, elkarretaratzea deitua dute eguerdian Elizondoko Foruen Plazan.
Azaroaren 27an, Itsaspeko bihotzak helduendako saioak eginen dituzte Elizondoko liburutegian 17:00etatik aitzinera.
Azaroaren 29an, azkenik, Txalo Produkzioak antzerki taldearen Datorren urtean hobeto antzezlana ikusgai izanen da 19:00etan Iruritako Gizarte Bilgunean.