Herrietako bestetako larunbatetan ez ezik, Baztandarren Biltzarra eta Nafarroa Oinezen ere ibili da
Baztango Udalak Gan-Torri programa antolatzen du urtero. Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako programa da eta honen helburua kotxe istripuak saihestea da. Horretarako herrietako bestak ospatzen diren larunbatetan zein bertzelako ospakizunetan autobusa jartzen da, herriz herriko desplazamenduak –joan-etorriak– egiteko. Aurtengo udan Baztango herri guztietako bestetan zerbitzua eskaini da, baita ere Baztandarren Biltzarra eta Nafarroa Oinez ospakizunetan.
Denetara, zerbitzu hau 977 herritarrek erabili dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.