Munduko musikak ekarriko ditu aurten ere Folk Ametsetan Zikloak Baztanera

Ttipi-Ttapa 2015eko azaroaren 5a

Portugalgo klezmer musika lantzen du Melech Mechaya taldeak.

Igande honetan Portugalgo Melech Mechaya taldea ariko da Arizkunenean

Azaroaren 8an abiatuko da aurten Baztango Udaleko Kultur Batzordeak Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatzen duen Folk Ametsetan Zikloa Elizondoko Arizkunenean. Igande arratsaldeko 7etan hasiko den emanaldian Melech Mechaya (Portugal musika klezmer) taldea ariko da.

 

Azaroaren 15ean, ordu eta leku berean Anne Etchegoyen ariko da kantari eta azaroaren 22an, La Bojiganga iberiar tradiziozko musika izanen da entzungai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun