Aire zabaleko pintura lehiaketa antolatu du Elizondoko Kasino elkarteak azaroaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2015eko urriaren 30a

Joan den urteko sari banaketa.

Erratzu eta Arizkungo txokoak margotzeko aukera izanen dute margolariek igandean

Aire zabaleko pintura lehiaketa antolatu du Elizondoko Kasino elkarteak azaroaren 1ean, igande goizeko 8:30etik aitzinera. Aurtengoan, Erratzu eta Arizkungo txoko, paisaia eta eraikinak margotzeko aukera izanen dute margolariek.

 

Teknika librea izanen da eta margolariek beraiek ekarrik beharko dituzte beraien lanak egiteko behar dituztenak. Igande goizeko 8:30etik 10etara  zigilatuko dituzte mihiseak Kasino elkartean eta margolanak akituak 14:00etarako aurkeztu beharko dituzte leku berean. Lehenbiziko saria 800 eurokoa izanen da eta bigarrena 400 eurokoa. Ohikoa denez, margolari, senide eta lagunentzat bazkaria ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun