Elizondoko Lanbide Eskolaren etorkizunaz solasteko bilduko dira Baztango Udala eta Hezkuntza Departamentua

Ttipi-Ttapa 2015eko urriaren 30a

Elizondoko Lanbide Eskolaren egoera ikusteko bixita egin zuten urte hasieran Nafarroako parlamentariek.

Azaroaren 1ean Iruñean eginen duten bileran Lekarozen herriko eskola irekitzeko aukerari buruz ere galdetuko dute 

Azaroaren 1ean, Baztango udaleko ordezkaritza Nafarroako Gobernuko hezkuntza kontseilariarekin Jose Luis Mendozarekin bilduko da. Bileraren gaia Elizondoko lanbide eskolaren egoera eta etorkizuna izanen da; horrekin loturik, eskualdeko lanbide heziketaren eskaintzaz ere arituko dira.

 

Modu berean, Lekarozen herriko eskola irekitzeko aukerari buruz galdera egiteko baliatuko dute bilera. Baztango udaletik  Joseba Otondo alkatea, Juan Kruz Iriarte hezkuntza zinegotzia eta Iñigo Iturralde industriako zinegotzia joanen dira. Bilera hezkuntza departamenduan goizeko , igande goizeko 11tan eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun