Sei aizkolari izanen dira lehian. Ruben Saralegi leitzarra izanen da eskualdeko bakarra eta berekin batera berriki Nafarroako txapelketa nagusia irabazi duen Iker Vicente (Otsagi), Gipuzkoako Jesus Mari Mujika, Luis Mari Txapartegi eta Aratz Mugertza eta Arabako Arkaitz Jauregi lehiatuko dira. Aizkolari bakoitzak bi kanaerdiko, bi 60 ontzako, eta bi oinbiko enbor moztu beharko ditu. Lehen bi sailkatuak mailaz igo eta datorren urtean lehen mailan aritzeko aukera izanen dute.