1.500 kilo sagar baino gehiago jo dituzte urriaren 24an Gamioxarreko Kirikoketa Egunean

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 27a, 08:48
Sagarra sagardo bihurtzeko lehen lanak egin zituzten larunbatean Gamioxarrean.

Giro bikaina izan zen larunbatean Arizkunen, Jo ala Jo elkarteak antolatutako ospakizunean

Kirikoketa bestaren hamaseigarren edizioa ospatu zen urriaren 24an Arizkunen, Jo ala Jo Kultur Taldeak antolatua. Gamioxarreko dolarean gerora sagardoa bihurtuko den sagarra jo zen, 1.500 eta 1.800 kilo artean, eta horren inguruan hainbat ospakizun egin ziren. 

 

Baztango sagastietatik gurdietan eraman zituzten sagarrak Gamioxarrera. Aurtengoan, Zigaurretik, Azpilkuetatik eta Jo ala Jo Taldekoek Gamioxarrea inguruan zaintzen dituzten sagarrondoetatik bildu dute sagarra, sagar urte ona izan baita. Kirikoketa erritmora jo zituzten Jo ala Jo taldekoek eta jendetza handia bildu zen Arizkunera. Karriketan eskulangileen postuak eta janari-edarienak ere paratuak zituzten. Dena musika eta dantzekin ongi hornitua, eta nola ez, herri bazkari dotorea akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun