Itzulegiko etxola berreraiki dute Baztango Ehiza eta Arrantza elkarteak eta Mendigoizaleek

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 26a, 07:49

Itzulegiko etxola auzolanean berreraiki dute Ehiza eta Arrantza elkarteko kideek eta mendigoizaleek.

2010ean eraiki eta 2011. urtean etxola erre egin zuten

2010. urtean Nafarroako Gobernuaren eskutik eta Baztango Ehiza eta Arrantza Kirol elkartearen laguntzaz,  Baztango Itzulegiko parajean edozeinek erabiltzeko aterpe bat eraiki zen. Aterpe aunitz erabiltzen zuten ehiztariek, artzainek, mendigoizaleek… Baina, 2011. urtean intentzio txarrez betetako zenbait edo zenbaitzuren borondatez etxola hau erre egin zen. Hainbat ate jo ondoren, aurtengo uda eta udazkenaren hasieran Baztango Ehiza eta Arrantza Kirol Elkartekoek eta Baztango Mendigoizaleek etxola bereraiki dute. Lehenago bezala, orain ere edozeinek erabiltzeko idekita egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun