XVI. Kirikoketa besta urriaren 24an eginen dute Arizkunen

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko urriaren 22a

Garai bateko sagar jotzea ikusteko aukera izanen da Kirikoketa Egunean

Gamioxarreko dolare barrokoan sagardogintza erakustaldia antolatu du Jo ala Jo kultur taldeak

Jo ala Jo kultur taldeak hamaseigarren urtez antolatutako Kirikoketa Besta Arizkunen ospatuko dute urriaren 24an. Egun osoko ekitaldiekin batera, larunbat goizeko 11:00etatik aitzinera XVIII. mendeko Gamioxarreko dolare barrokoan sagardogintza erakustaldia ere eginen dute: sagar jotzea, lehen estutze edo tinkatzea, zuku dastaketa eta kupelaratzea. 

 

Lanak akitutakoan kirikoketa jotzea eginen da. Herrian barna taloak dastatzeko eta dantzariak, artisauak ikusteko aukera izanen da.

Segidan bazkari herrikoia izanen da eta ondotik, kalejira berezia eginen dute. 20:00etan parti aparta iragarri dute kupelategian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun