Iriarte pilotalekuaren estalpeaz eta herriko lehentasunetaz aritzeko batzarrea deitu dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2015eko urriaren 20a

Urriaren 23an, ortziral arratseko 8etan eginen dute Elizondoko Herriko Etxean

Elizondoko alkateak eta kargodunek herritarrak deitu dituzte urriaren 23an, ortziral arratsaldeko 8etan Elizondoko Herriko Etxean eginen den batzarrean parte hartzeko. Iriarte pilotalekuari estalpea emateko proiekturako inbertsioa eta herriko lehentasunak zein diren aztertuko dute.

Batzarrea hasteko, aurreko batzarreko aktaren irakurketa, eta hala balitz, bere onarpena eztabaidaituko dute. Segidan, Iriarte pilotalekuari estalpea emateko proiekturako 30.000 euro inbertitzeaz erabakiko dute. Gero, herrian behar diren bortz behar lehentasunaren arabera zerrendatuko dituzte, Baztango Udalak 2016ko aurrekontuetarako aintzat har ditzan. Akitzeko, galdera eta eskaeren txanda izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun