Baztango Euskara Batzorde irekia bilduko da urriaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2015eko urriaren 20a

Asteazken arratsaldeko 7etan Balleko Etxean

Baztango Euskara Batzordea bilduko da urriaren 21ean. Bilkura irekia astazken arratsaldeko 7etan hasiko da Balleko Etxean.

Bilera honetan landuko diren gaien artean, Baztango Udalaren eta Euskara Gizarte Erakundeen Kontseiluaren arteko hitzarmena; Mendialdko Udaletako Mankomunitateetako Euskara zerbitzuen ikerketa soziolinguistikoa; karrika neurketak; Aroztegia UGPSren Eragin Linguistikoaren ebaluazioa; Abenduko Udal agendarako proposamenak pentsatzeko edota aurkezteko deia eta 2016ko proposamenak pentsatzeko deia daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun