Berdintasun gaietan trebatzeko saio irekiak antolatu dituzte Baztanen

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 16a, 10:13

Urriaren 21ean eta azaroaren 11n eginen dituzte, Elizondoko Arizkunenean

Baztango Udaleko Berdintasun Batzordeak Berdintasun gaietan trebatzeko saio irekiak antolatu ditu herritar guztiendako. Bi saio izanen dira, asteazken arratsaldez Elizondoko Arizkunenean eta aitzinetik Berdintasun Zerbitzuan izena eman behar da.

Urriaren 21eaan eginen da berdintasunaren inguruko lehen formazio saio irekia, asteazken arratsaldeko 5etatik 7etara Elizondoko Arizkunenean. Aitzinetik izena eman behar da, doan, Berdintasun Zerbitzuan (948 5800006, berdintasuna@baztan.eus).

Azaroaren 11n eginen da berdintasunaren inguruko formazio saio irekia, irudi eta hizkuntzaren erabilera ez sexista landuz. Hemen ere aitzinetik eman behar da izena, doan, Baztango Berdintasun Zerbitzuan. Asteazken arratsaldeko 5etatik 7etara izanen da bigarren saio hau ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun