Mobilizazio edo ekintza politiko ezberdinetan (kontzentrazioak, batzarrak, ongi etorriak...) parte hartzeagatik, hainbat herritar milaka euroko isunak ordaintzera zigortuak izan dira. Hori dela eta, urte hauetan guztietan ekimen ezberdinak burutu dituzte, alde batetik «estatuak euskal herritarren kontra erabiltzen duen errepresioa salatzeko eta bertzetik eta bidenabar, errepresio horrek eragindako kalte ekonomikoak arintzeko asmoz», Elizondoko Gaztetxetik jakinarazi dutenez.
Hala ere, «oraindik ere errepresio horrek bere horretan dirau eta horrekin batera, sakelen hustutzeak». Hortaz, hurrengo asteburuan, hau da, urriaren 17 eta 18an, Baztanen Nafarroa Oinez dela aprobetxatuz, Elizondoko Gaztetxea elkartasun gune bilakatu nahi dute.
Larunbata 17
20:00etan: Irekiera
22:00etan: KONTZERTUAK: Izenik gabeko taldea eta Tumatxak
Igandea 18
Goizeko 10etatik goizalderarte irekia.