Belate eta Almandozko tuneletan mozketak eginen dituzte ortzegun eta ortziral gauean

Ttipi-Ttapa 2015eko urriaren 15a

Irunerako norabidea itxiko dute 22:00etatik 06:00etara

N-121-A errepidean, Belate eta Almandozko tuneletan mozketak eginen dituzte urriaren 15 eta 16an, ortzegun eta ortziralean. Zehazki, Irunerako norabidea itxia egonen da 22:00etatik 06:00etara eta gidariek Belateko kaxkotik (NA-1210) edo Leitzarango autobidetik egin beharko dute Iruñetik gure eskualderako bidea, Nafarroako Gobernuko Herrilan Zuzendaritza Nagusitik jakinarazi dutenez.

 

Mozketa mantenimendu lanak egiteko da. Zehazki, Belateko tunelean hondatutako argi lanparak aldatuko dituzte eta berriak jarri. Almandozkoan, berriz, zolaberritze lanak eginen dituzte.

Lan hauetarako, bidea txandaka moztuko da, baina Iruñera doazenek izanen dute tunelak erabiltzeko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun