Aritzakungo Sumutsuko bidea berriz irekirik

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 14a, 07:08

Berriz ere erabiltzeko moduan dago Sumutsuko bidea.

Aritzakungo Sumutsuko bidean otsaileko erauntsiek lurmendia egin eta 60 metroko bide zatia hetsirik gelditu zen. Geroztik bidea ireki eta konpontzeko harat-honatak izan dira. Baztango udalaren eskariz Nafarroako Gobernuko teknikariak buruilaren akaberan bertan izan ziren eta bidea behin betiko konpontzeko konpromisoa hartu ondotik, udalak bidea behin-behinean irekitzeko lanak egin zituen lehengo astean. 

 

Momentu honetan lanak akiturik Sumutsuko bidea berriz irekirik dago, betiere heldu den urtean behar den bezala konpontzeko zain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun