Aurrekariak aztertu ondotik, gaur egungo ekoera ekonomikoaren, kirol alorrekoaren eta sozialaren berri emanen dute. BRTren etorkizunaz ere mintzatuko dira, galdera eta iradokizunen txandaren aitzinetik. Zuzendaritza batzordetik deialdi berezia egin dute, «ahalik eta jende gehien elkartzea beharrezkoa da, BRTk behar zaitu!».
Gogoratu behar da batzarraren ondotik, Munduko errugbi txapelketako Irlanda-Italia partida ikusteko aukera izanen dela bertan.