Azken bi urte hauetan eskolako ikasle eta irakasleek beren gosarietan eta ikastetxean bertan bazkaltzen dutenek bazkarietan ere sorturiko hondakin organikoak bereizi eta Udalak jarritako konpostagailuan konpostatu dituzte. Udaleko hondakin teknikariaren aholkuak jaso badituzte ere, lan guztia beraiek egin dute. Eskolako ikasle guztiak parte hartu dute prozesuan eta zaharrenak izan dira astero nahasteaz eta gai idorra gehitzeaz arduratu direnak.
Joan den astelehenean beren lanaren lehendabiziko emaitza lortu zuten, itxura ezin hobeko konpost ondua! Orain honekin zer egingo duten erabakitze lanetan ari dira, eta ez dituzte ideiabatere txarrak egia erran!