Elkarretaratzea egin du LABek Arraiozko HiperSimplyko langile baten kaleratzea salatzeko

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 1a, 08:00
Supermerkatuaren atarian egin zuen elkarretaratzea LABek.

LAB sindikatuak Arraiozko HiperSimplyko langile baten kaleratzea salatzeko elkarretaratzea egin zuen asteazken arratsaldean supermerketaren atarian. Hauteskunde sindikaletan LABen hautagaia izan zen langilea eta berriki enpresak lan hitzarmena betetzen ez zuelako enpresa salatua zuela aipatu dute sindikatutik. Enpresako zuzendaritzak ukatu egin du salaketa eta gezurtzat jo du.

 

LABetik uste dute «langile honen kaleratzea hauteskunde sindikaletan hautagaia izateaz gain bere eskubideak erreklamatzeagatik izan dela, langile honen portaera enpresarentzako oztopoa zelako eta paretik kendu nahi zutelako».

Azkeneko hauteskunde sindikaletan enpresak hiru hautagai aurkeztu zituela dio LABek, «eta langileekiko mehatxuen bidez beraiek hautatzea lortu zuela, langileei erranez hautagai horien alde ez bozkatuz gero garesti ordainduko zutela, eta hau dena Naiarak ordezkatzen zuen LABen zerrenda aukeratua suertatu ez zedin».

LAB sindikatuaren erranetan, «enpresak langileari ezezik, lanean gelditzen diren langileei atentzioa deitu nahi izan die kaleratze honekin, beldurra zabaltzeko eta jendeak sinestarazteko egoera aldatu nahi duenak eta mugitu egiten den langileak langile honen ondorio berdinak jasango dituela».

LABen salaketak ukatu ditu enpresak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun