Sei musean txapelketa eginen dute lehen aldiz Anizko bestetan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko urr. 1a, 06:57

Xingar jatearekin eta suaren inguruko kantaldiarekin akituko dituzte aurten ere bestak Anizen.

Larunbatetik astelehenera ospatuko dituzte eta igandean bertako produktuekin egindako luntxa eta magoa izanen dituzte

Hiru egunez ospatuko dituzte  Anizen antolatutako Arro­sarioko Amabirjinaren bestak, larunbatetik astelehenera. Bitxikeri moduan, lehen aldiz hiru hiruren kontrako mus txapelketa jokatuko dute, zortzi erregetara, baina bertze hainbat ekitaldi ere prest dituzte.

 

LARUNBATA, URRIAK 3

• 11:00etan ezkil jotzea, eta altxaferoak herriko trikitilariek alaiturik.

• 11:30ean Herri-krosa: haurrendako eta helduendako ibilbide desberdinak.           

• 12:00etan Puzgarriak.

• 14:00etan Paella, pastel eta bizkotxo lehiaketa. Bazkaria.

• Ondotik Musa: Baz­tan­go I. sei musean txapelketa.

• 15:30ean Puzgarriak.            

• 17:00etan Tirolina.

• 18:00etan Txokolate jatea.

• 20:00etan Mutildantzak eta gaita.

• 21:00etan Baztan Zopak.

• 00:30ean SALABERRIrekin dantzaldia.

• Akitzeko Xingar jatea.

Larunbat arratsean eta goizaldean gan-torri autobusa ibiliko da herriz herri.

 

IGANDEA, URRIAK 4

• 12:00etan Meza Nagusia.           

• 13:00etan Otordua: bertako produktuekin egina. Argazki erakusketa lehiaketarat aurkeztu diren argazkiez osatua.

• 18:00etan Imanol Ituiño magoaren ikuskizuna.

• Ondotik HAUSPOLARIEK taldearekin dantzaldia.

• Akabailan Afaria Mendiarte Kultur elkartean.

 

ASTELEHENA, URRIAK 5

• 11:00etan Mus Txapelketa.

• 12:00etan Buruhandiak herrian barna ibiliko dira.

• Ondotik Haurrek egindako marrazkien erakusketa.

• 14:00etan zikiro jatea, Joxe Angel akordeoilariak alaiturik.

• 17:00etan III. Boneta jaurtiketa.

• 21:00etan Joxe Angel akordeoilariarekin dantzaldia.

• Ondotik Xingar jatea eta suaren inguruan kantaldia.                       

• Akitzeko Gaizoa ni eta herriari itzulia.

Erlazionatuak

Bestak Anizen

Xorroxin irratia 2015 urr 02 Baztan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun