Teknikariak horiek guztiak baloraturik, gaia Toki Administrazioko departamendutik Landa Garapenerat igortzea erabaki zuen nekazaritza azpiegitura delako. Hori horrela, bidea behin betiko konpontzeko aurtengo neguan izandako erauntsiek egindako kalteak konpontzeko dirulaguntza deialdira aurkezteko aukera dagoela jakinarazi zuen. Horrek bidea %100ean finantzatzeko aukera eman badezake ere afera 2016rat gibelatzea ekarriko luke.
Horrela gauzak, Baztango udalak soluziobidea mantsotuko dela ikusirik, bidea behin-behinean edo probisionalki lehenbailehen irekiko du. Irekitze hau guztiz probisionala izanen da heldu den urtean dirulaguntzekin behar den bezala konpondu bizkirtartekoa.
Baztango udalak bide behin-behinean irekitzeko lanak asteazken honetan hasiko ditu.