Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskolak Arizkunen bilduko dira

Ttipi-Ttapa 2015eko irailaren 24a

Aurtengoan Arizkunen izanen dute hitzordua Baztan eta Urdazubi-Zugarramurdiko eskoletako ikasle, irakasle eta gurasoek.

Irailaren 27rako egitarau zabala prestatu dute

Urtero bezala, Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskoletako besta antolatu dutela. Aurten, Zigaren lekukoa hartuz, Arizkunean izanen da irailaren 27an, igandearekin.

 

• 10:00etan ongi-etorria eskainiko zaie partehartzaileei.

• 10:30ean eskulangileen ibilaldiak. Ibilaldi luzea: Plaza-Bozate-Arizkun. Ibilbide laburra: Plaza-Lamiarrita-Arizkun. Biak ere silletarekin egin daitezke.

• 14:00etan bazkari autogestionatua. Postrea eta kafea egonen dira salgai eta Saldiasko talogileak ere ariko dira lanean.

• 16:00etan Irrien lagunen ikuskizuna: “Euskararen taupadak”.

• Ondoren, dantzaldia Hauspolariek taldearekin.

Egun guzian frontoian ostatua irekia egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun