Dantzarako hitzorduz betea dator iraileko hondar asteburua Baztanen

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 24a, 08:55
Iruritan Dantzari Eguna ospatuko dute larunbat eguerdian.

Larunbatean Dantzari Eguna Iruritan eta Pirinioetan dantzan jaialdia Arizkunen eta igandean Mutildantza Eguna Elizondon

Dantza maite duenarentzat asteburu polita izanen da irailaren hondarrekoa Baztanen. Larunbatean Iruritan eta Arizkunen eta igandean Elizondon izanen da dantzak ikusteko ez ezik dantzatzeko aukera.

 

Irailaren 26an, larunbat eguerdian, Dantzari Eguna ospatuko dute Iruritako plazan, Iruritako Dantzari Elkarteak eta Kultura Batzordeak antolatuta. Egun berean, arratsaldeko 5etan Pirinioetan dantzan jaialdia eskainiko dute Arizkunen Itsaisuko Ataitze, Paueko Menesters gascons, Larraineko dantzariak, Gallartako Harrigorria eta Baztango Baztandarrak dantza taldeek. Dantza emanaldia eta ondotik dantza irekiak izanen dira nahi duen guziendako. Biharamonean, igande eguerdian Mutildantza Eguna antolatu du Jo ala Jo kultur elkarteak Elizondon. Emanaldiaren ondotik dantza irekiak izanen dira nahi duen guziendako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun