Urteko ekintzak
Urtarrilean, Erratzun, Gari Garaialde argazkilariak "Zu ikusteko bidean" izeneko lana aurkeztu zuen, ondoren Baztango preso politikoen familiarrek beren bizipenak kontatu zizkiguten eta elkarretaratze bat egin zen.
Otsailean, Arraiozen, Etxarri-Aranatzeko Sarek egindako "Urruti vs gertu" dokumentala eman zen eta Iñaki Errok eta Xotero Etxandik espetxeari buruzko solasaldia eman zuten.
Martxoko hitzordua Anizen izan zen eta, Ibon Iparragirre presoaren osasun egoera kezkagarria dela eta, espetxearen ondorioak jorratu ziren solasaldi formatuan. Batetik "Iparra galdu barik" plataformako kide bat etorri zen eta bertzetik "Jaiki hadi" taldeko Mikel Urra medikua.
Apirilean Arizkunen, Arizkungo gazteekin elkarlanean, dispertsioaren kontrako mus tximista antolatu zen.
Ekainean Elizondon, Joxe Miel Gaztelu elizondarra espetxeratua dagoen Algeciraseko kartzeleraino dauden 1.200 kilometroak irudikatu zituzten bizikleta batzuen pedalei eraginez koadrilaka eta txandaka.