Almandozko Artezelai inguruko bidea berriz zabaldu dute

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 24a, 07:47

Gartzainen gas naturala sartzeko lanak ere egin dituzte eta gero Ariztegi auzorat eramanen dituzte

Almandozeko Artezelai parajearen ondoan, irailaren hasierako erauntsiek errepideko parrilla bete eta gainezka eginarazirik errepidea harriz bete eta handik ibiltzea ezinezkoa egin zuten. Baztango udalak, parrilla eta errepidea garbitu eta xangeriak eta kunetak ireki ditu. Modu berean, pausu kanadiarreko parrillaren ondoan, aziendak pasatzeko balengoa paratu du.

 

Bertzalde, azkeneko asteetan Gartzainen gas naturala sartzeko lanak egin dituzte. Ondotik, Ariztegi auzorat eramateko lanak eginen dira. Baztango udalak Gas Naturaleko arduradunekin bilera eskatu du Baztangoiza alderat gas naturala eramateko eskaera egiteko. Lehendabiziko fase batean Arizkun, Ordoki eta Erratzu aldera eta, ondotik, Amaiur eta Azpilkuetarat.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun